jueves, 9 de junio de 2011

17. Migrazioak

Eneritzek hiru auzokide berri ditu. Beste herrialde batzuetatik etorritakoak dira, eta lagun-taldea osatu dute: Sayid marokoarra da, Hugo uruguaitarra eta Eko nigeriarra. Haien familiak hainbat arrazoiengatik etorri ziren Euskal Herrira bizitzera. Sayid-en gurasoak lan bila etorri dira; Hugorenak unibertzitate-ikasketak egin nahi dituzte, lanbide onak lortzeko. Eta Ekoren gurasoak bere herriko gerratik ihesi etorri dira.

Eneritzen lagunek honako eragileengatik etorri dira:
Soziokulturalak: Ikasketek edo beste kultura batzuk ezagutzeko interesak eragindakoa.
Ekonomikoak: Lan arloan hobekuntzak edo bizitzeko aukera gehiago izateko egiten dena.
Politikoak: Diktaduretako gobernuetan sortutako gatazkek edo jazarpenek eragindakoa.
Eneritzen aitona-amonen lekualdaketa barruko migrazioa izan zen; hau da estatuan bertan gertatzen diren biztanle-mugimenduak dira. Horren, eragile nagusiak gizartearen eta lanaren arlokoak dira. Eneritzen lagunen familien kasuan, migrazioak nazioartekoak izan dira. Biztanle-mugimendu horiek herrialdeen edo kontinenteen artekoak dira. Arrazoi ekonomiko eta politikoengatik gertatzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario