jueves, 9 de junio de 2011

17. Migrazioak

Eneritzek hiru auzokide berri ditu. Beste herrialde batzuetatik etorritakoak dira, eta lagun-taldea osatu dute: Sayid marokoarra da, Hugo uruguaitarra eta Eko nigeriarra. Haien familiak hainbat arrazoiengatik etorri ziren Euskal Herrira bizitzera. Sayid-en gurasoak lan bila etorri dira; Hugorenak unibertzitate-ikasketak egin nahi dituzte, lanbide onak lortzeko. Eta Ekoren gurasoak bere herriko gerratik ihesi etorri dira.

Eneritzen lagunek honako eragileengatik etorri dira:
Soziokulturalak: Ikasketek edo beste kultura batzuk ezagutzeko interesak eragindakoa.
Ekonomikoak: Lan arloan hobekuntzak edo bizitzeko aukera gehiago izateko egiten dena.
Politikoak: Diktaduretako gobernuetan sortutako gatazkek edo jazarpenek eragindakoa.
Eneritzen aitona-amonen lekualdaketa barruko migrazioa izan zen; hau da estatuan bertan gertatzen diren biztanle-mugimenduak dira. Horren, eragile nagusiak gizartearen eta lanaren arlokoak dira. Eneritzen lagunen familien kasuan, migrazioak nazioartekoak izan dira. Biztanle-mugimendu horiek herrialdeen edo kontinenteen artekoak dira. Arrazoi ekonomiko eta politikoengatik gertatzen dira.

domingo, 5 de junio de 2011

19. Validation

Nire ustez oso barregarria da, eta ulertzen dudanez, gauzak hobeto joan ahal zaizkigu barre egiten badugu, edo norbaiti barre egiten laguntzen badiogu. Adibidez, nola daude politago ume txikiak, negarrez ala poz-pozik? Eta norbait alai dagoenean gorputzari ondo egiten dio gaixo zaudenean. Baina bideoa esaten duena, da, bizitza hobeagoa dela alai zaudenean.

18. Washington

Iraide eta ni, Washingtonera joan gara oporretan, egun batzuk pasatzera. Hango hotela zoragarria zen, hainbat gauza zituen eta jende pilo zegoenez, lagun asko egin genituen. Gure hotela ere oso urbil zegoen White Housetik, 14th St-en zegoen kokatuta. Gauza asko egin genituen, pisinean bainatu, lagun berriekin hainbat diskoteketara joan edo kafe batekin paseo bat hartzera joan. Turismo ere egin genuen, lehenengo White House-tik bisita gida bat egin genuen, oso urbil zegoelako, oinez joan ginen. Lagunekin ere joan ginen, Lincoln Memorial eta World War II Memorial bisitatu genituen, hara joateko, bizikleta batzuk alokatu genituen eta gero denok batera geratu ginen jatera. Capitol Hill-era joan ginen, oso ondo pasatu genuen, naiz eta metroa artu eta gero, hainbeste linea daudenez galdu ginen eta. Washington Monument-era joateko, aldiz, autobusa hartu genuen.